Sastreak, jostunak

Lisatzaileak, e.a.

Trajeak eta berokiak

Transkribapena

- Eta biyek aitzen zin eakusten 'o nola banatzen zuten lana?
- Ez batek zekiyen... zea... bestia 're hor aitzen zen, elkarrekin aitzen zin, miño harek gehiyena plantxa 'ta horrela. Plantxako asko baliyo zun, arropa josi bakarra ez,
plantxa 're in ber da geo! Entregatzeko 'ta. Bueno! Hor garaia hartan, esto, Aste Santurako 'ta ze traje pillak josten zittuzten. Ordun ez zen jendia sastreira joten. Komuniyuko 'ta, Aste Santurako 'ta, gizasemin trajik eta, gure izebak... iñun ibili gabia zen zea e! Ikasten.
Berezko zea zun, berezko doaiya zun, izebak bai.
- Amakin 'o ez zun ikasi? Beak ikasi zun?
- Ez, bere-berezkua zun, oso, zea... eta zenbat gero, Aste Santuan, leno san zattut, trajik: Erramu Eguneko 'ta, zea prozesiyoa joteko 'ta... O! Ze kanbiyua gauzakin! Prozesiyo zea, Aste Santun, bueno!
- Ordun denak illunak ingo zin ba! trajik?
- E?
- Denak illunak ingo zin, Aste Santuko itten bazin?
- Ez, ez, ez, ez... grisa! Grisa gehiyena, rayatua 'ro lisua edo, grisa gehiyena.
- 'Ta askok traje bakarra izango zuten bizi guziko?
- Ordun ez zen... sastreira jende aberatsa jongo zin miño gaiñekun.
'Ta muti kozkorrak Komuniyuk zila... geo Eguarritan 'o zean Ama Birjiñ euna, Kontzeziyoko, zenbat abrigo jesus! Miño gau 'ta egun, hor, ui! Bizimodu latza! Negua 're? Oaiñ ez bezelakua 'ta teillatutik betti ziriyak iñak hola... teillatua genun libre, ez zea itxiya.
Teillatua hau bezela, hola...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:41:00 - 0:43:10 (2' 10'')
Laburpena Arropa josteaz gain, plantxatu ere egin behar izaten zen. Izebak berezko dohaina zuen josteko, ez zuen inon ikasia. Aste Santuan, prozesiorako egiten ziren traje berri pila. Sortzez Garbiaren egunerako, berriz, beroki pila egiten ziren.

Josten lanak egin ondoren

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:05:35 - 0:07:03 (1' 28'')
Laburpena Lan guztiak egin ondoren hasten ziren josten: Neguan. Jostetik bueltan ilunpean etorri behar izaten zuen Tomasenbordaraino. Berriz labainaz ari da.

Orduko modak

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-073
Pasartea 0:22:00 - 0:24:30 (2' 30'')
Laburpena Garai hartako soinekoak nolakoak ziren. Kolore ilunak erabiltzen ziren eta loratuak ere asko. Beren amak beltzez janzten ziren, nahiz eta alargunak izan ez. Amonek buruan zapia jartzen zutela ere gogoratzen dira. Beraiek ere jartzen zuten, baserrian lanean aritzeko. Ixurria.

Arropak

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-073
Pasartea 0:20:10 - 0:22:00 (1' 50'')
Laburpena Inaxik Errenterian ikasi zuen 'kortea'. Etxerako asko josten zen. Beren garaian soineko asko egiten ziren: zetazkoak eta. Jertseak ere bai, eskuetan. Igandeetako arropa ez zen astean janzten.

Oihal motak

Transkribapena

- Denetik iongo zen, biño gehiyena hola ze ibiltzen zen?
- Ba... Zea, este... Hola batatan 'ta soiñ korrientetan 'ta pitxi. Bitxi. Bai. Eta ez dakit hoi guen aman 'ta garaiyin, biño gue garaiyin bai. Eta... Zea, seda. Seda 're bai. Eta perkala, batista... eta nik ez dakiten gehiyo 're izango zin. 'Ta lenotikan, berriz, bakizu, hariya 'ta
hoi izaten zen, harizkua 'ta. Biño ya gue izeba 'ta ama 'ta... Bai, geo ya izeban 'ta garaiyin 'ta 're popelina 'ta hoi ya sartzen 'ta hasi zen... Eta geo ya ondorexio mezkla 'ta hoi. Biñon bai. Pana 're bai. Pana 're ibiltzen zen, haumbeste ez, biñon... Terziopeloki 'e bai eta lanillakin
're bai 'ta... Bai. Eta geo baita 're ibiltzen zen... Ordun jostekingatik ai ga, biñon baita 're jertse, galtzerdi... Galtzerdiya, behintzat, pilla bat itten zen, illeizko galtzerdiya. Eta jertsik 'e bai. Jertsia 're, lana,.. Tela gaiña lana manejatutzen zen urti haitan.
- 'Ta geo gantxillukin 'ta... Karo, kuelluk... Oain puntillak eta saldu itten dia, biño ordun asko iñ ingo zin?
- Bai, bai, bai, bai. Ni neonek gantxillua enaz iña, biño bordatua bai. Bordatu asko.
Eskolan ikasi genun eta bordatu bai. Nik arreuko in nittun maindire 'ta toaillak eta gehiyenak neonek bordatu nittun, 'ta eskuz. Makina oan ne gizona denak zea iñ tzin, este... Oparittu zin, oandik soltero giñala. Eta banun aukera Errenteiyan nahi baldin banun makinaz bordatzen
ikasteko, makina (...) eta makiñan itxiak beak ematen zittun bordatzeko klasik debalde. Biñon ez nitzan jon ni. Eta len san zattutena, toailla, maindire 'ta hoi dena harreoko in nittunak neonek bordatu nittun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:52:10 - 0:54:50 (2' 40'')
Laburpena Oihal ohikoenak: garai batean, harizkoa. Gerora, vichy-a, zeta, perkala, batista... Gerora: popelina, pana, tertziopeloa, mezkla... Artilearekin ere lan asko egiten zen: jertse eta galtzerdiak. Gantxilloa egiten eta bordatzen eskolan erakusten zuten.