Ileapaintzaileak

Barberua

Transkribapena

- Bai, 'ta ni hamar urtetako ekarri zin nei 're attak itxea ya beai launtzeko 'ta...
- Handik?
- Handikan bai. Nik han hiru urte in nittun, eskolan han ibilli nitzan 'ta bueno ne lengusun baserriya zen 'ta hantxe, beti baserritarra. Beti gaiña akortzen naz ni han, jakiña lengusu guziyak joten zin eskola 'ta han ni (...). Ni kampokua 'ta itxekuk eskola 'ta ni, berriz beti (...) auzo guziyako (...) ibiltzen nitzan beti.
Ordun dena hala zen. Dena (...) oaiñ iriyak zittuzten, biño haikin 'ta... Geo, behintzat, itxea torri hemen hamar urteko hasi nitzan attakin 'ta jubilatu arte. Jubilatu arte, bai. Nik borroka pranko iñak 'ttut ne lantei bat nahi, 'o ez nahi hor... Barbero ez zit gustatzen nei.
- Ez, e?
- Gaztetan ez. Obligatua aittu nitzan. 'Ta attak ez zin utzitzen muitzen iñoa 'ta azkenin ya, azkenin ya lotu zin 'ta eziñ ezer iñ 'ta bertan. 'Ta atta hil zenin, berroeita...
Ez hiruroeita hamalau urtekin hil zen atta 'ta nik berrogeita hiru urte nittun ordun. Ez, berroei urte. 'Ta berroeita hirutan ezkondu. 'Ta bitartin ez nun izandu ezkontzeik izandu 're! Eske eske... Ez nun... Iraazten nun guziya etxian itxian entreatzen nun, sosik ez ziten ematen iñondikan 'e! La ospa, eske...
- Ez, e?
- Ezta ezta sentimoikan 'e! Dena itxeako, iraazten nun guziya dena itxeako.
- 'Ta bazenakan ya zea, andregaiya bazenakan ya?
- Bai, andreaiya izandu nun nik hoeita zortzi urtetan, biño ez nun seitzek izandu! Eske ez nun segidikan, ez nun bizitzeko...
- Ez zenakan?
- Ez nakan bizitzeko moduikan.
- 'Ta nahiz 'ta andregaiya 'ro euki, hala 're etxea diru guziya entreatu ber?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. 'Ta nik muittu in nahi nun! Papelera... Esketu nun lana papeleran, Errenteiyan 'ta eman 'e bai lana, biño joe, ezta pentsatu 're!
- Attak?
- Attak, ezta pentsatu 're! Ni joten banitzan lanea béak alde iñ ingo 'men zun hemendik eta.... Klaro, arront lotu ziten 'ta nik itxian. 'Ta hoeita zortzi urteko nittunin bai, neska, biño neska gaizuak 'e makiña near in zun harrek eta nik 'e bai jakiña! Pena genun 'ta! Eta hola.
Biño, nik ez nun engaiñatu nahi! Nik saten niyon: "Nik ezin dut hola seittu!" 'Ta attak saten zun: "Bai, hemen bada, hemen famili bat hazi da leno 're itxi hontan 'ta bazute hemen tokiya!" Jakiña arreba 'ta denak neskame 'ta hor ibiltzen zin denak kampoa. Itxian tokiya?
Bai zea, itxian tokiyik ez zen! Biño attak ikusten zun ni jon ezkio, pues bea ezingo zula bakarrik eta nik... Nei lotu zin arront eta... Biño geo azken aldea gustoa.
- Gustoa?
- Geo ya jendia izautu, jendia eskutan hartu, jendia ya... Geo gustoa. Ba, jendikin oso gustoa, urtien, azken urtiak oso ongi pasa 'ttut egiya sateko.
- Bai, e?
- Bai, bai. Ez, ni Oiyartzungo jendikin ongi. Ongi ongi, bai bai. 'Ta jubilatuta 're seittu dut urte askuan 'ta pena man zin, pena man zin... Dena ber da, ez? Biño ez zen dirua, baizik pena man zin deskonetatzia jendikin, herriko jende guziyakin.
- Ya, karo.
- Eskutan ibillitako jende guziya deskonetatzen za 'ta zabaltzen zattu 'ta, ya relaziyo guztiyak mozten 'ttuzu... Hoixe izandu zen netzako...
- Bai, hoi gorrena.
- Gorrena bai. Hoiy izandu zen gorrena.
- Karo eunero hor zea jendikin...
- Jendia hartu emana 'ta jon 'ta bateko kontuk 'ta hemengo kontua 'ta...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:07:25 - 0:11:00 (3' 35'')
Laburpena Lazkaon hiru urte egin zituen, amaren baserrian. Handik etorri eta bizartegian hasi zen aitarekin eta jubilatu arte aritu da bertan. Gaztetan ez zitzaion gustatzen ofizioa, baina aitak berarekin nahi zuen. Azkeneko urteak gustura egin ditu, ordea. Jendearekin oso gustura egon da.

Gazte arduradunak

Transkribapena

- Hoi da, ez bakarra... Eukitzia 'ta gaiña maneja... Hoi da, manejatzia.
- Karo.
- Eskura beti.
- Beti dirua eskura. Porke karo, beti jendia, eunero bazenun jendia! 'Ta ordun beti bazu dirua! Oaiñ, egiya, e! Lendabizi kontuk atera ze patu berrak zin!
- Karo, bestela... Auro jongo zen!
- Ez, hoi sekulan ez! Nik hemezortzi urtekin pelukeiya ereki nun, eta sekadorik eta letrak patu nittun, e!
- Karo.
- Eta ne lana... Ne, ne preokupaziyo guziya hemezortzi urtekin... Horrengatikan saten 'ute "hemezortzi urtekin umiak dia 'ta hemezortzi urtekin..". Bai, bai, umiak dia, biño gue garaiyin 'e umiak giñan hemezortzi urtekin, e?! Eta ni goatzen naz oandikan zeiñ ixkiñetan
firmatu nittun letrak, hillabetero letra haik patzeko, e! Eta jendia tortzen zenin, aurreneko, aurreneko gauza izaten zen letra hura, dirua atera. 'Ta hua jaso!
- Hua lendabizi obligaziyua.
- Hua, hua. 'Ta hura zeatzen zenin, geo ya "pues hau iña do" eta ordun lasaittu. Biño hura sagrau izaten zen, e!
- Karo ze zuk iziñ zenun jon "ama ez nau ailletu letrantzako 'ta!"
- Bai! Ya, ya! Ya! Eske ezin zen!
- Karo, zue responsabilidadia zen.
- Hombre! Pelukeiya zen! Gue amai esan ziyoten, e, pelukeiya jartzekun: "Horren gaztia 'ta, pelukeiya jartzia 'ta zea 'ta..." 'Ta nei ordun ez zin iruitzen hain gaztia, nei iruitzen zin ordun ya pelukeiya ingo nula! Eta lenoztikan lanin hasitakua 're, hemengo jendia ikusiya
tortzen zela, hori banun seguridadia.
- Bai.
- Hori banun seguridadia. Biño letrak?
- Letrak patu gabe zozten.
- Patu in ber zen, e! 'Ta patu nittunin letrak, sekadoriak neriak zinin!
- Deskantsua?
- Bueno! Ya! Eta beti ikasi dut hoi: Bueno autonomosentzako hau, gastuntzako hau, hau karri 'ttuten zeangatikan... Porke klaro, IVA 'ta denak... Pelukeiya nahiz 'ta ttikiya izan, ez da horren errexa, e! Nei uan gaztiak sate 'utenin "Eske itxi in du porke..." Karo, eske ohittu baldin bazea
zu... Errax! Biñon hiru hillabetero kontu guziyak eamaten zenittun, fatura guziya in ber zen, udaletxeko dena, urtekua, patu in ber dia, autonomos patu in ber da eta gastuak, argiyak, eta gaiñeko gauzak. Oseake...
- Dena gastua.
- Diro bat, diro bat beti jartzen nun "ya hau!" Eta hua dena jarriya zonin,
- Ordun...
- Esaten nun: "Bueno..."
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:22:40 - 0:25:10 (2' 30'')
Laburpena 18 urterekin ireki zuen ile-apaindegia. Orain, edade horretan, gazteegiak ikusten ditugu, baina, orduan, ardura eramaten ohitu behar izaten zuten.

Fabriketako emakume gehiago ile-apaindegian

Transkribapena

- Ereki zenun garaiyan ze erareko 'o ze kondiziyotako emakume...
- Ne garai... Ne edadeko jendia asko etortzen zen.
- A!
- Bai.
- Gaztia.
- Gaztia. Fabrikan 'ta lana itten zutena.
- Hoi da.
- Geo baserritikan etortzen zin, biño hoik etortzen zin, pues igual hillabetin behiñ, 'o bi hillabete... Luzatu zitzaiyotenin permanentia in zuna, ordun permanentia, oaiñ bestela saten
da, biño ordun permanentia esaten genun eta permanentia luzatzen ziyoten eta hua moztu 'ta beste bat iñ... Eta pues igual hillabete, igual bi hillabete... Beharra zutenin. Eta geo pues eliza jende asko joten zen ordun, uain gutxiyo joten da, biño bueno. Geo peregrinaziyua zenin eta...
pues ordun izaten zen... Biño karo, eske uaiñ imajinatu hillabetero eskursiyuk 'ttuztela jubilatuk eta denai nahi 'yotela jon polittak!
- Karo.
- Ordun diferentia... Aldatu da pilla bat! Ordun zen gaztia gehiyo. Fabrikan 'ta ibiltzen zena.
- Karo.
- Dirua zuten, eta pues kobratzen zuten eta pelukeira. Eta geo gaiñeko jendia ba hiru
hillaetikan etortzen zena. Eta nik suertia izandu nun horrengatikan, garaiy hartan oso ondo etorri zen ni Errenteiyan oso izauna nitzan ordun pelukeiya e... Ni izandu nitzana Biyok hoi ona zen, eta jende asko han izautu nun, eta han itxitzea 'ta ezkondu in zelako 'ta jendia etorri
zen nekin. Ordun, Oiyartzungo jendia ez nunin, Errentikua banun, lanteiyak, fabrikakuk banittun.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:02:40 - 0:04:10 (1' 30'')
Laburpena Ile-apaindegira fabriketan lan egiten zuen emakumea etortzen zen gehiena. Baserritarrak gutxiago etortzen ziren.