Herriko beste lantegiak

Arditurritik aparte

-

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:20:31 - 0:21:18 (0' 47'')
Laburpena Ez da ongi gogoratzen zenbat urtez egin zuen lan harrobian. Alabak esaten duenez ezkondu arte.

Harrobiko ordutegia

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:17:58 - 0:19:26 (1' 28'')
Laburpena Goiz joaten zen harrobira, 8etarako. Oinez joaten zen, ordubeteko bidean. Bazkaltzeko tokia izaten zuten bertan. Buelta ilunabarrean. Jabea: Gonzalez. Gizonek bakarrik egiten zuten lan.

Harrobiko lana

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:15:10 - 0:17:58 (2' 48'')
Laburpena Harrobiko lana sanoagoa zen, kanpoan zelako. Harrobian harria txikitzen zuten 9 kiloko borrarekin. Dinamita ere ibiltzen zen harria txikitzeko, korneta jota abisatzen zuten. Txikitutako harria zertarako erabiltzen zen ez daki.

Harrobiko lana

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:36:33 - 0:37:30 (0' 57'')
Laburpena 14 urterekin hasi zen lanean Karrikako harrobian. Bagoiak kargatzen hasi zen. Gero dinamitarekin harria txikitzen ere aritzen ziren. Porrarekin graba egiten zuten han bertan.

-

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 0:00:00 - 0:02:15 (2' 15'')
Laburpena Plasticos Beta fabrikan Juantxo. Aurretik eta geroztik ere, lan askotan aritua da. Baina, tronbosiak jota zahar etxera erretiratu zen, dagoeneko 12 urte daramatza bertan.

Karrikako harrobia

Transkribapena

- Lengun aittatu zenun, harrobiya, Joxepa!
- A, bai!
- Hor, beno, Karrikakua harrobiya.
- Bai, harrobiya hor do.
- Han emakumik aitzen al zin lanin?
- Gizonak.
- Gizonak.
- Bai, harrobiyan ne atta 're han lanin aittua zen. Eta geo tren ttiki bat tortzen zen bagoiyakin, 'ta ni askotan beko errekan arropa garbitzen 'o ai nitzala,
harrika maten ziten handik eta, yia...! (...) desafiyo gaitzak bai (...).Ni gazte-gaztia... Gazte-gaztia lanin hasi ber izaten baizen ordun!
- 'Ta zu harrobiko trena gotzen za, biño Artikutzakua gotzen al za?
- Artikuzkua ez.
- Ez za gotzen.
- Harrobikua bai. Harrobiyan bagoiyakin harriya nola ibiltzen zuten ayeka batetik bestea,
'ta geo trenea bajatzen zuten 'ta trenin eamaten zuten Errentira, zeara, Gabierrotaku horta... Ez dakit ba, Errentiyan sarreran, behintzat deskarga izan ber zuten.
- Bai. Kaputxinuk 'o inguru hortan.
- Bai, nombatte hor. Bai.
- Bai, bai.
- Harriy harrek izango zun zerbatte be serbiziyua.
- 'Ta hua zen diputaziyuna.
- Bai.
- 'Ta zembat langille 'ro zin han, harrobiyan?
- Han gue atta 're han ibilliya zen 'ta, asko. 'Ta geo beste batzuk tortzen zin, Goiyerri aldetik eta. Ne ahizpa batek nobiyua hala in izandu zun. Oaiñ biyek hillak dia, biño jatorra zen, Zeamakua. Eta hara torri 'ta jartzen zin,
txa, txa txabola luze bat izaten zen, haintzako itxia. 'Ta haik beák kozina in, 'ta... Merkio atetzetik 'o... Hola arreglatzen zin.
- Barrakoiyak 'o hola?
- Bai. Bai. Gue itxia, Martinmotzene, handik bertan zen, 'ta noixik behiñ tortzen zin hara. 'Ta ne ahizpa batek, zarrenak, hala in izandu zun nobiyua. Gizona jatorra zen, biyek hillak dia oaiñ, biño .
- 'Ta haik ze joten zin, saardo billa 'ro hola?
- E?
- Zuenea? Martinmotzenea.
- Pozik eman ezkeo.Tolarik itxian baizin.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:04:10 - 0:06:20 (2' 10'')
Laburpena Karrikako harrobiko kontuak. Aita bertan aritzen zitzaien lanean. Goierri aldetik jende asko etorria zen lanera harrobira. Harrobian bertan bazeuden beraientzako etxeak.