Arditurriko meategiak

Gerezi landare bila joan eta jorrarekin itzuli

Transkribapena

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-076
Pasartea 0:54:30 - 0:56:30 (2' 00'')
Laburpena Hirurak aldera ateratzen ziren meazulotik. Tiroak lehertu bitartean, denak Sextoko zabalera. Batzuk, makila-tiran, eta soka-tiran, besteak. Enkargatuak gerezi landareak bilatzera bidali zituen behin: Pikoketara joan eta gazta eta ogia jaten denbora pasatu eta gero, korrika gerezi batzuk ipurditik aterata itzuli ziren.

Lana bai, baina jan ere bai

Transkribapena

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-076
Pasartea 0:50:00 - 0:53:40 (3' 40'')
Laburpena Martinmotzenek eta haren andreak, Anttonik, eramaten zuten jantokia. Joxek goizean katua edo zer edo zer eramaten zion Anttoniri, eta hark eltzea prestatzen zuenean, trapu txuria jartzen zuen balkoian. Egurraren aitzakian eltzea jasotzen zuen Joxek eta ederki bazkaltzen zuten. Jende haundia.

Soldaduska Arditurrin

Transkribapena

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-076
Pasartea 0:41:10 - 0:44:00 (2' 50'')
Laburpena Garai hartan, Arditurriko meategietan lan eginez gero, soldaduskako zerbitzua betetzen zen, eta, hartara, ez zen herritik kanpora joan behar. Joxek halaxe egin zuen. 29 hilabete pasatu zituen meategietan.

Granitozko lur azpiko mundua

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-051
Pasartea 0:33:10 - 0:35:30 (2' 20'')
Laburpena Aiako Harrian San Anton alderako norabidean egindako galeriak daude, azpitik. Beste alderaino pasatu gabe, baina arrimatuak. Meazuloak arriskutsuak dira tximini asko daudelako beherantz, baina ez dago lur-jausi arriskurik, granitoa gogorra izaki.

Lana, alferrik

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-051
Pasartea 0:31:00 - 0:33:10 (2' 10'')
Laburpena Meategietan lan asko egiten zen alferrik. Zuloa egiten hasi eta batzuetan zinka aurkitzen zen, baina beste batzuetan ez. Zundaketak egiten ziren, baina batzuetan ez ziren ongi ateratzen.