Herria berreraikitzen

Trabajadoreak' goseak, eta mutil kozkorrak ere bai.

Transkribapena

-Haik itten zuten... bai trabajadorik, bai akortzen naz. Gu mutikozkorrak hemen jostatzen trenbiri hortan barrena 'ta. Lau 'ro bost trabajadore, haik zapelak 'e difentik zittuzten, hola frailik bezela redonduk.
'Ta... hemen, hor denin artua itten zen, 'ta artua ongi billua izaten zen, miño haik paeta zoyak bezela pasatzen. Halako intxaurretako koxka harta jon 'ta hiru lau mutikozkor ta fiit! Txistuka 'ta: "Ee!" Ejua. Jesus, martxa erra bai haik. Geo hain biltruta giñen gu.
-'Ta haik ze itten zin izutu, ez ziyoten utziko?
-Joe... ainttaiyak 'o zeatu ezkeo, jolin kalabozoa seuski. 'Ta kalabozua hor zuten, zea... Pauko errotaku hortan.
-Al zuten?
-Bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:24:07 - 0:24:50 (0' 43'')
Laburpena Presoek gosea pasatzen zuten. Artasoroetan aleren bat bilatuko ibiltzen ziren. Galarazita zeukaten horrela ibiltzea, eta mutil kozkorrek bazekiten.

Mutil kozkorrak soldadu artean, nondik jango

Transkribapena

-Len aittu za soldadun kontukin 'ta 'ta, zea... soldadun tartin ibilliko ziñazten mutil kozkorretan, ez?
-A bai, bai, bai.
-Arrantxo 'ro ze itten 'men zuten hemen olaizolakuontan 'o?
-Olaitzolan zen arrantxilla 'ta, soldáuk fomatzen zin kamiyun, ez zen gaur aiña katxarro pasatzen 'ta denak yiah! Hasten zin ta gu igual dozena erdi bat mutikozkor 'o. Nik ez dakit nondik sortuk izaten genittun gorruk hola morlakin.
-Béak bezelakuk?
-Béak bezelakuk bai. Bo, bakarren batek manak 'o. 'Ta jartzen giñen soldaun atzin. 'Ta jakiña soldauk altoguk, gu umik arront.
Ta, bai, gue zubi pari hortan, hoi izaten zen zea. Hortik basura botzen den hortaiño, hortxe arrantxilla, oan terraza den, olaizolako terrazan zen. Biño itten zittuzten perolak, ikaragarriyak 'ta itten zittuzten kamiyun erdira karri. 'Ta zaten zen zopa.
-Iñ han, iñ han itten zuten, 'ta geo?
-Aurrea karri. Haundiyak e perolak! Hara kartzen zittuzten, 'ta hiru filan jartzen zin soldauk. Bat zopantzat, bestia potajintzat, 'ta bestia jakiyantzat. 'Ta gu hiru fila haitako baten atzin, tak.
'Ta sargento semana ibiltzen zen hara ta honea. Izautzen genittun pos gaixtuak zin 'o onak zin. 'Ta hara ta honea 'ta. Gaixtua baldin bazen beti soldauk aurrexio pasata igual 'ta, gordeka beti, rak!
`Ta: /"¡Chavales a jugar!"/ . 'Ta mekasuen, ya ailletuk perolea. Haik bezela gen platerakin e, aluminiozkuk. 'Ta mekasuen hau pena! 'Ta haik beste ailleka beira zola soldau, soldauk izaki ba euskaldunak arrantxeruk 'ta: "Torri mutikuk!" 'Ta tra 'ta tra! 'Ta martxa.
-Geo hoitakon batea jon berko zenuten jatea? Ez? Bestik ez ikusteko 'ro.
-Hoixe. 'Ta sargento, ona baldin bazen berriz, semana. Harrek aleya ez kusiyana itten ziun. Osea, ezta kasoik 'e.
Pasa 'ta, ezta kasoik 'e. Izautzen nittun zein zin onak ta zein zin gaixtuak. Gu desitzen beti ona izateko. `Ta...joe... ze urtiak! Joe...!
-Gosia ikarriya!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:16:38 - 0:18:39 (2' 01'')
Laburpena Errepidea egiten ari ziren bitartean, soldadu asko egoten zen Ergoienen; bertan bizi ziren. Mutil kozkorrak haien arrantxotik nola jango ibiltzen ziren.

Erreketeak (Ergoienen)

Transkribapena

- Itxez itxe ibilliko ziñazten,'o honea sartu zin... Bueno, hoi zuk ez zu jakingo. Noiz sartu zin 'ta...
- A, ez... Keba...
- Aitxuleitik sartu zila 'ta hoi bazenekiten 'o...?
-Ordun beimpin reketik zaudela, zea... Esto, Arraskularren 'ta Arritxuitan[Arritxurieta]. 'Ta geo San Markos 'e hartu zen 'ta... Txoitokieta 're bai ta... hoi denak hartuak 'ta... Ez dakit Guadalupe hartua izango zen, nik ez baidakit. Jakiña umik giñan oandikan eta.
-Karo, enteinttu 're ez!
-Ez, nola enteinttuko nun ba?
-Pauko errota kuartel generala 'ro zuten, ez?
-Bai, bai. Zentrala.
-Zentrala, 'ta muimentua ibilliko zen hor?
-Ba...
-'Ta hortaz gotzen za zu?
-Bueno soldaduk, hara 'ta honea 'ta... Ordun ez zon, kamiona, kamionak bazin biño... kamionak 'e txarrak. 'Ta karrukin 'ta, mandukin 'ta... hola aitzen zin.
-'Ta gerra bukatu ta geo 're Pauko errotan eondu zin?
-Bai... geo.
-Karretera ittin?
-Karretera. Geo torri zin karretera ittea. 'Ta eondu zin soldaduk Olaitzolan. Eondu zin... Etxenausi botia da oain Tolareko ondoko hua, Etxenausin. Kapeon, Iruñen, Pauko errotan. 'Ta Matxinen kuadra, manduna. Uraita zentrala, telefonika.
-Al zen?
-Bai... 'Ta holako zeak.
-'Ta zea... soldauk 'ta... trabajorik 'ta... aparte jan 'o itten zuten, difenete, tratua 'ta difentia itten al ziyoten hairi, prisioneruk zinai 'o? 'O denak igualtso ibiltzen zin?
-Bai, ni akortzen naz, lembiziko tunelin in zittuzten, hola zuluak in 'ta geo txapak, txapak jarri. Txabolak bezela. Ordun dakit nik, lau, lau trabajadorentzat soldado eskolta bat eoten zela hairi guardiyan.
Eta geo, haik han, 'ta bestik hemen. 'Ta geo handik jon zin Aitxuleira. Han in zittuzten barrakoiyak bi aillekatatik, han eondu zin. 'Ta geo, ez dakit noiz biali zittuzten trabajadori haik, hoi enaz akortzen, enaz akortzen.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:04:43 - 0:06:53 (2' 10'')
Laburpena Erreketeak non zeuden. Gerran, Pauko Errota kuartel zentrala izan zen. Eta gerraren ondoren errepidea egiten hasi zirenean ere bai. Soldaduak zein baserritan egoten ziren. Presoak nola zaintzen zituzten.