Etorkinak

Lehen, gehienak maizter

Transkribapena

- ...etxetan jende pilla bat eta ez? Len gañea, zuk hoi jakingo zu, hanako derecho cocina-kin 'ta kanputik etortzen zinak 'ta?
- Bai, bai, bai. Learre hola eondu zen, irakitten, ni gañea ordun ibiltzen nitzan ura kobratzen 'ta beno Learre zon 'ta Bordaxar irakitten eoten zin holaxe jendez e, bar-bar-bar bazter guzitikan. Derecho cocina? igual hiru famili zea etxe batin, 'ta hiru famili, jakina, hiru famili etxe batin, pues, hiru emakume sukalde batin, su batek...
su berakin. Zuk ba al dakizu ze ziskuk armatzen zituzten 'ta ze... miño moldatu zin. Geo ya pixkat lana hasi 'ta lana itten zuten 'ta jakina zintzuk zin ez, saiatzen zin ezerrezetikan, len san guna: larre motxetik heldu denak harek itten du.
'Ta zintzo jokatu, denak lana in 'da, geo batek itxia hartu Altzibarren, bestiak beste numatte 'ta zabaldu zin denak, ya hoik denak zabaldu zin. 'Ta...
- Gañea, hoi san naute nei, lehen geyenak maxterrak zila miño hasi zinin kanpoku hoik eosten...
- Gu 're beti. Beti maixterrak izandu giñan.
- Hoi da!
- Bai beti maixterrak izandu giñan gu. Gu bizi guzian... bai, herri guziya zen ya maixterra ordun. Aberas... zeak... ya... maixterra ez zena ya jauntxu batzuk zin, eske... Len esan duguna, Zabala hoik, herri guziya ya dena ben mende zakaten, baserritar guziyak ben errenta patzen, kalin 'e... Joxixinia bakizu zein den ez, hoi 're...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:03:20 - 0:04:45 (1' 25'')
Laburpena Etorkin pila etortzen hasi zenean, etxe berean familia bat baino gehiago jarri zen bizitzen, "derecho cocina" deitzen zen moduan. Hau da, denak sukaldea konpartituz. Learren eta Bordaxarren jende pila jarri zen horrela bizitzen. Dirua aurreztu zutenean, etxeak erosten hasi ziren. Euskaldunak ere, haietatik ikasita, orduantxe hasi ziren maizter izatetik etxe jabe izatera pasatzen.

Lokutorioa, gainezka

Transkribapena

- Itxian, barbeiyan ez.
- Itxian, itxian. Bai, bai. Sala bat bagenun 'ta han kabina bat jarri ziuten 'ta hitz ein nahi zunak kabinan barrenin sartu 'ta hitz eitten zun 'ta geo telefonua bakizu, zuk oain nola dakazu hola jarriya 'ta geo zea, zea manibelakin, bai. Hola hasi giñan.
- 'Ta jendii laundu in berko zeniyoten?
- A, klaro.
- Jendik ez zun jakingo!
- Ezta ideikan 'e. Ezta ideikan 'e.
- Harrittu 're bai. Sorginkeiya zelakun...
- Bai, bai, bai. 'Ta jesus, geo kastillanua ordun bakizu tortzen zen barra-barra, emigrante jendi hoi 'ta bueno ben parajeta hitz ein ber zuten 'ta gaurko komunikaziyua ez baizen, (...) eskatu ber zun konferentziya 'ta ezin zenun direto, ez zen diretoik (...) ez zen diretoik iñoa 'ta
Donostira deittu 'ta handikan "Oiga, ponme con el número... " Iya ze ordutako, 'ta zuk eskatu 'ta handikan bi ordura igual saten ziuten. Ba, bi orduko zea zela, dembora ber zela. 'Ta joe, jende guziya deseperatua! Jendia han zai, gure itxia... Itxia bete jende, gu 're han, denak han...
Itxia arron herriyan mende jarri genun.
- Bai.
- Bai, bai, intimidade guziya galdu genun! Itxian bai.
- Ayuntamentua (...)
- Biño sos batzuk ematen ziuten 'ta! Sosa dena ber zen. Gue itxian 'e denak ttikiyak eta denak zerbatte ber zen 'ta nik 'e baserritako ibilli guztiy hoitatik sos batzuk atetzen nittun 'ta segi! Dena, korri batea 'ta korri honea dena oiñez.
- Dena oiñez, jo!
- Geo telefonikak hartu zun, ya Donostiko telefonua Telefonikak. Gipuzkoako telefono guziya probinziala zen, bena zen, herriyana, zea zen diputaziyuna zen, biño geo Telefonikak hartu zun
dena 'ta ordun gauzak kambitu zittuzten haik 'e 'ta hasi zin poliki-polii zeatzen, telefono numerukin markatu, markatzen, biño hoi 're hemen bakarrikan e! Automatikua zen Donostitikan hemezortzi kilometron barrenian. Handik kampoa ya konferentziya zen.
- (...)
- Konferentziya zen. Hemezortzi kilometrotik kampoa konferentziya zen. 'Ta...
- 'Ta ordun zuek ya utzi in zenuten?
- Ez, geo seittu genun dembo askuan, biño geo ya jakiña, ya zea haundittu giñan, hogeita bost urte eukittu genun, haundittu giñan 'ta bakotxa be martxa jon zen 'ta denak alde inta... Ni 're ez nitzan ailletzen 'ta geo pues bueno, ya Telefonikak gaiña haimbesteiñeko esijentziyak eta
haimbesteko gauzak eskatzen zittun 'ta ya utzi in genun. Utzi in genun 'ta ya geo gaiña jendia orduko hasi zen ya telefonua jartzen, batek eta bestik eta hasi zen telefonua jartzen 'ta geo hortaz aparte, in ber zaten genun urtero urtero guk itxez itxez, telefonoko listak guk partitzen genittun.
'Ta dena zarra dena billu 'ta berriya partittu urtero 'ta bueno, erotu itten giñan lanakin! Lana bai, lana bai...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:28:50 - 0:31:30 (2' 40'')
Laburpena Kabina bat zeukaten etxean. Jendeari deitzen lagundu behar izaten zioten. Etorkinek asko erabiltzen zuten beren urrutiko senideekin hitz egiteko. Konferentzia eskatu behar zenez, igual bi ordu zain egon behar zen. Hantxe izaten zuten etxea jendez beteta. Gero Telefonicak hartu zuen zerbitzua eta gero eta etxe gehiagotan hasi ziren telefonoa jartzen, eta kendu egin zuten lokutorioa.

Apopiloak

Transkribapena

- ...zittuzten, saldu hemen diru galantin 'ta ben herriyan etxe txar batzuk bazittuzten 'ta hara jonak dia, hara jonak asko.

- Kontazu Arroxa atzo kontatu zenina: nola hartu zenun apopilo...

- A bai. Hori?

- Familiya hua.

- Hori? Gaixua! Bueno hiru alaba bizi dia. Hiru alaba zittuzten. Hoi... beno, hemen... Paxana saten ziyoten. Hemen lana itten zuten nekin fabrikan, eta gizona, asko torri zen bezela, hoi 're torri zen lan billa horren nik saten duten horren gizona, 'ta apopilo jarri zen hor, oaindik bizi da andria hura. Miño erren... hura 're bizi zen errentan. 'Ta geo apopilo zon tokiya hartan bazola tokiya 'ta be familiya karri ber zula. 'Ta be Faixan 'o horrek dirijitu zun nola 'ta, ekarri zittiñen, ya birian zozten eta geo saten yo etxeko andriak, etxeko andriak eyola utzitzen familiyik kartzen 'ta ya kampun zoztela. 'Ta ni lanetik itxea heldu nitzan 'ta san zin: "Señor Rosa..." nola heldu zin ben parajatik eta nik san niyon: "¿Por qué no llevas tú?" bera zaldite... "Porque mi marido es dueño y ni pensarlo. Y ya está en el camino" beno, beno. Nik san niyon: "Biño nola hartuko ttut ba nik? Hoimbeste ume dauzkit neonek 'ta! Haik lo dozte gañea" hala zozten bezela. 'Ta geo pentsatu nun ne baitan: "Nik hoimbesteko itxia... Kanpun lotan... beno, beno...". Karri zittun, torri zin. Gaixuak! Ikatzako trenan majinin torriyak izango zin, denak ikatxakin beltz-beltz iñak: hiru nexka 'ta senar-maztik. Beno, ne muttilak, umik, jaikizi nittun bi kuartutik, 'ta haik jakin ez, klaro! Haik nik lo itten nun kuartoa pasa, ne ohiyea 'ta, beno, jarri nitttun. "Ta beno, oaiñ ordun nik in berko dut lurrin lo". Lurrin in niñen lo, nik, gaba hartan. Beste kuarto bat banakan hemen, jarri gabia, hutsa, gu 're honea torri berriyak giñan 'ta... urtebete... urtebete 'ro hola torri giñala. Eta... miño zen emakume bat estimatu zuna in niyon faboria hura; geo ni begitik opetuta eunero klinika, ya ordun Errenteiyan bizi zen, eunero joten zen nena hura, ni garbitzea 'ta gauzak ittea. 'Ta gaixua... hemendik 'e jon zinin, saten zun gue seme batek: "Entierrua hartuta near geyo in du Mercedesek gaur, bire guziya nearrez jon da" 'ta bai, hemen ez bazun 'e jateko nik beti prepatua 'ta "comele esto" 'ta, umiri prepatu 'ta. Berak dirua zuten. Ordun bostehun pezta errentan jarri 'ta lembiziko gauza... asko zen! Lemiziko lana itten zunin errenta patu nei. Hillin asko zen bostehun pezta. Beak eskeiñi zin 'ta bueno... eta lau urte t'erdi pasa zittuzten eta geo nola sartu bainun Niessenin gizona. Niessenek in zittun obreruntzat 'ta itxiak, 'ta haitako bat hartu zuten 'ta han bizittu zin 'ta. Geo hua, ez dakit zengatikan, utzi zuten 'ta beste toki batin eosi zittenen eta... oain dela urte pare bat 'o hil zin; gizona, 'ta andria lehenuo hil zen.

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:05:00 - 0:08:30 (3' 30'')
Laburpena Berak 11 seme-alaba zituen, eta, hala ere, familia bat hartu zuen apopilo. Etorkinak ziren eta gaua kanpoan pasatu behar zuten, bestela. Bere gelan sartu zituen eta berak lurrean egin zuen lo. Baina asko estimatu zion emakumeak; geroztik tratua izan dute beti. Hika.

Etorkinak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-050
Pasartea 0:13:10 - 0:15:50 (2' 40'')
Laburpena 70 langile ziren meategiak itxi zirenean. Asko kanpokoak ziren eta barrakoietan bizi ziren: andaluziarrak, galiziarrak, santandertarrak, portugaldarrak... Galiziarrek ikasten zuten euskaraz, baina andaluziarrek ez.