Baratzea; soroa

Sagardoa; patata; frutarbolak, zelaiak

Baserrian, lan eta lan

Transkribapena

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-059
Pasartea 0:09:00 - 0:10:10 (1' 10'')
Laburpena Lehen, pentsua baserrian bertan egiten zen. Errejilloia. Azienda ongi zaintzen zen; ahal zen onena ematen zitzaion. Lan asko egin behar zen. Lehen, baserritarrak ez ziren etxetik atera ere egiten.

Pipatik erretzen

Transkribapena

Gu joten giñan, ama, aitta oandikan han zon, zartua miño, aitta biziik zon, aittona, gue aittona'Ta Leitza joten giñan.
'Ta San tiburtziotan pestak izaten tzin han 'ta hara 'ta han 'ta, hanxe aitton haundi bat, aitton haundi haundi bat
'Ta zapela kenduko zun, rak, 'ta pipa handik atetzen zun! zapelan zean doblaillu hortan, zean, han zaten zun pipa!
'Ta kax, kax, kax kax, harri 'ro jozi 'o, 'ta ustu, zeatu ongi, 'ta garbittuko zun beste xipotx batekin hoa 'ta
gio beste torxa, xorro ttiki bat, telazkua, petaka hor de?, 'ta zea harrek sokarritikan, ris tira estutzen zen, lotzen zen
handik tabakua atea 'ta, aii, ongii takitzen zun. Pipa hura betetzen zun ongii.
'Ta hoa hartu 'ta pipa? abin, 'ta benga su man 'ta benga harrekin!
-'Ta ziarruk miño geyo aguntatukou horrek?
-Hala iñen zangou. Nekez erretzen da hoa e'! nekez, ongi takitzen baitute!
-'ta harrek brasa(...)
Brasa harek han 'ta, bai, bai bai.
-'ta oan ze klase din, pipak ttikixio zaten zitzuzten, 'ta haundiyak e' bai
-Bai, kriston kozkorra zutenak bazin aurrin.
-Bai, ta pipa nik, frankotan harrapaten nittun, oan eztut harrapaten miño , nik gazte demboan prankotan harrapatzen nittun!
zalayin 'ta hola ai giñala pipa hausten dena, txurtena hautsiya 'ta numatte hua hautsizkio baliyo ez 'ta botia.
Zea zerbaitte ieltsua ez miño, hola mateila zerbatte, mateilakin iña, bai, txui-txuiyak pipak. Barrena beltx-beltx iña. hola zerbatte iual.'ta batzuk txurten hora hautsiya, bai.
-Hoi (...)pi 'ta pi 'ta.'Ta aizu atezu kontuk bertan zenbat papera bertan aurretzen zuten papera!
-Hoixe, papera 'ta. Bai. bai, bai, bai.
-'Ta geyo aguntatzen bazun tabakuk geyo 're bai!
-Geyo 're bai, bai. Bai, nahi aiña etzuten erreko e, nahi aiña.
-Etzuten erreko.
-Zertikan
-Han e' razionamentua zango zen
-bai, bai razionamentun, hoixe, hoixe, zea
-Gio tabakun 're garai hartan , tabakun 're razionamentua zaten tzen 'ta!
-Bea in tzuten itxiin asko 'ta,
-Itxiin itten zuten 'ta. Hua ez baldin bazuten zerbaitte, orbelakin o' txunkiña, beno txunkiña zea zaten zuten paperik ez baldin bazen, latza!
-'Os, latza bai 'ta gañea ez eoten ereki itten! ez easten hua
-Nola ba, nola eatsiko zen ba hua! 'Ta gaiñea gorra!
-Gorra, miño berra bakizu berra?
-Bai, bai, bai
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:11:40 - 0:14:30 (2' 50'')
Laburpena

Leitzara joaten ziren aitona ikustera. Txapelatik ateratzen zuen pipa, ongi takitu eta luze haritzen zen erretzen. Pipan asko erretzen zen lehen, Erramunek soroan aurkitzen zituen hautsi eta botatakoak.

Izar ikuskizuna

Transkribapena

- 'Ta ordun, saarra kartzen zuten 'ta zuek itten zenuten sardua.
- Bai. Bai.
- Saardua.
- 'Ta akortzen naz, e, geo gue attak béak saardua entreatzen zun. Garlian, garlia jakingo 'u horrek zer den! Gurdiyan hartu, eta jabii. 'Ta Altziberra eun batin jon giñan, ni lautzea beti, attakin 'ta. Handik ate giñanin, Altzibarrin,
saardua deskargatu 'ta ate giñanin, hola beira jartzen naz, 'ta beiñ 'e ikusiya: "atta, atta!" san niyon. "zer 'zu?" 'Ta "zer 'ten? Bei 'zazu goi hartan!" ¡Lluvia de estrellas! ¡Qué bonito es!
- Zea, zer ziñazten gabin?
- Bai! Gaiñeko lanak iñ 'ta illuntzin saardua eamatea jonak 'ta bueltan. Holaxen, izarrak, e! (Tipiti-tapa) batetik bestea.
- Zu errepatu!
- Bai. ¡Jesus, qué bonito era! Biño jende askok ikusiya zen.
- 'Ta zuk ba al zenekin? Ez zenun jakingo!
- Ez! Ez nekin.
- Geo.
- Geo bai.
- 'Ta attak ze saten zun?
- "Erra ñeu alajainkua holakoik kusi oaiñik!"
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:09:00 - 0:10:15 (1' 15'')
Laburpena Aitak berak ere entregatzen zuen sagardoa, garlian hartuta. Behin, sagardoa utzita heldu zirela, 'lluvia de estrellas' ikusi zuten.

Baserria: behorrak, garia eta tabakoa

Transkribapena

-A, 'ta biorrak 'e asko izaten zila hemen ez aitta?
-Bai.
-'Ta ze izaten zin itxian banaka 'ta hola 'o biorrak zittuztenak asko zittuzten? 'O nola izaten zen hoi?
-Bueno jenelin baserri bakoitxin igual, den denetan ez biño, iual zortzi-hamar bat bior.
-'Ta biorra, zertako?
-Mendi biorrak!
-Mendi biorra... Biño haragitako itten zin 'o laneko? Geo...
-Geo ez dait ba nik, ez dait nik ordun biorrakin ze itten zuten, txoixutako iual! Biño gaiñekun, oan bezelako zeik ez.
-Biño tiruko 're bai. Baserriyan zeakin 'ta... tirako 're bai.
-A! Tirako 'ta bai! Tirako 're bai.
Tirako 'ta xextutan 'ta, biltzeko 'ta
-Tratore gutxi izango zin hemen...
-Ordun bat 'e ez!
-Noiz hasi zin tratorik eta?
-Tratorik hasiko zin... Nik ez dait ba! El año, korriente korriente, oan dela berrogeita hamar bat urte 'ro! Haundiyak falta e!
Geinez 'e, geruo iual! Akaso baserri fuerti hoitan iual 'zango zin. Biño hemen hola Olaizmin 'ta hoitan, ez 'da oandik berroeita bost bat urte 'ro hola. Baldin baia, gaiñea, berroeita bost!
-Artuaz aparte gariya gotze' al za zu?
-Bai. Tarteka, tarteka toki batzutan itten zen gariya.
-Bai, e?
-'Ta tabakua re bai. Biño toki konta halatan e!
-Gutxi?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:48:00 - 0:49:40 (1' 40'')
Laburpena Garai bateko baserria: lehen behor asko egoten ziren baserrietan. Gogoratzen du garia eta tabakoa ere egiten zirela.