Emakumeak eta haurrak baserrian

Etxeko zereginak (lixiba...); lana baserritik kanpo; Lan-banaketa gizakume eta emakumeen artean.

Altzatxikiko mutil kozkorra

Transkribapena

- Hola torri giñan behintzat handikan. Batzuk honea 'ta... Ni hementxe.
- 'Ta hoi, Altzatxikira ze tortzen ziñan hairi launtzea 'ta, 'o...
- Zea pasatzea, eskolako barkaziyuk nola izaten dia, bi hilaeteko 'ro hiruko 'ro... Izaten zien ordun.
- Udaran?
- Ba, udaran. Barkaziyotan etorri 'ta igual lau hilaete 'ro ya aztu, hara jotia aztu 'ta geo noizpatte joten nitzan. Bai.
- 'Ta hemen ziñanin hangoko mira izaten al zenun?
- Nik batez. Ni beti honea. Beti honea ni. Bai, ni beti honea, beti honea. Geo hemen 'e, Altxikin, bi bizitza, hantxe bi bizitza zin garai haitan, oain bat 'o, biño... 'Ta hoikin mendira eurreta 'ta joten nintzan
goizin jun haikin batin mendira 'ro 'ta illunduta torri 'ta lohitan hor ibiltzen giñan Sastarreko lohi zulu hoitan 'ta. Hortxe gozatzen nitzan ni, muti kozkorra.
- Hoixe, huaxe gustatzen, e? Lana in berko zenun, ba?
- Bo! Muti kozkorra, ni hortxe, enkarguak iten, kompaziyo batea, Altxikitik... Altxikiko Maitxo san 'uten horren ahizpa Garañon... Garañon espostua zeon, Xotera, 'ta gora 'ta bera, ni arrautzakin igual. Goitikan hartu arrautzak eta nik Garañoa eaman. 'Ta geo hanguak Altomirakruzkuk tortzen zin arrautzak billa Garañoa.
- Bai, e?
- Bai, denak zea ibiltzen zian... Bai, 'ta... Jo! Batzutan ordia, handik... Altxikitik Garañoa bitartin bire xuhur zea bat zen ordun, (este...) Bire xuhur bat, belarsua (...)'ta bian (...) ttiki bat eurrezkua 'ta.
Eun batian banijuan pardelka, zea arrautzakin 'ta irristatu 'ta pa! Denak bizkar azpin hartu arrautzak. Tortilla bertan in! Jon nitzan Garañoa neri haik denak zintzilik, txikittu nittula 'ta (Altziko Maixtek) hoik algarak.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:10:10 - 0:12:20 (2' 10'')
Laburpena Udara Altzatxikin pasatzen zuen Joxek, eskolako barkazioetan. Altzatxikiko bi bizitzakoekin ibiltzen zen, denen enkarguak egiten. Barkaziyutan. Birexior. Pardelka arrautzakin. "Hortxe gozatzen nitzan ni, muti kozkorra". Hika.

Baserria

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-073
Pasartea 0:55:30 - 0:58:20 (2' 50'')
Laburpena Aitzur eta belar lanak ziren gogorrenak. Baserriak lehen ere ez zuen dirua ematen, baina jateko adina ematen zuen. Gauza asko egiten zen baserrian: barazkia, taloa, txerrikia, sagardoa... Mendibilen tolarea zen. Mendibil ingurua asko aldatu da: etxe asko egin dira geroztik.

Lan bikoitza

Transkribapena

- Dembo 'atin, pentsa 'zazu, pentsa 'zazu lana zer zen! Gaurko suan lanin aitzia ez da ezer 'e, butano dela (...). Dembo batin su bajua, sua pistu, talua erretzen ze lanak! Dembo 'ateko amonak ze lanak itten zittuzten!
- Bai, hortako bakarrikan!
- Hortako bakarrik.
- Geo 're segun arropakin 'ta...
- 'Ta dena.
- Dena, dena.
- Erruz! Lana erruz. Dembo 'ateko... Gaur aiña arropa ez zen, biño...
- Bai, biño igual du.
- Biño garbi ibiltzeko...
- Biño arropa zikiñaua iongo zen.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai.
- Zikindu 're gehiyo.
- Zikindu gehiyo.
- Karo oaiñ garbittu itten dia, biño...
- Oaiñ arropa berriya itten bazu igandeko 'ro ongi altxa, e? Biño ez gaur... Gaur eosi 'ta bihar 'e igual jon harrekin lanea 'ro zeara 'o... 'Ta gaur eun...
- Len traje bat, ez?
- Trajik. Trajik, nik oaiñ 'e...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:18:20 - 0:19:10 (0' 50'')
Laburpena Garai bateko amonek lana erruz egin behar izaten zuten etxeko lanak egiteko. Taloak egiteko bakarrik: aurretik ura ekarri, egurra garraiatu, beheko sua piztu...

Denentzako lana

Transkribapena

- Hortan denak aitzen zin, 'o gizasemik gehiyo 'o...
- Bai, bai. Jeneralin ordun famili haundiyak zin baserritan, eta... Senirik 'e asko eta seniretikan aparte, baserriyan biziko zizun, gurasuk, atton-amonak, 'ta izeba osaba solteruk.
Eta ordun, lana 're haundiya da baserrikua, biñon famili haundiya giñan tokiyan lan banatuk izaten genittun. Lan batzuk nahitanahiyez denan artin in berrakuk zin, lan golpik. Belarrana zela, iatziana zela, egurrana zela... Eta itxekukin banatu berrak eta auzokukin 'e bai.
Lana banatzen zen 'ta erremitak 'e bai. Erremitak 'e asko banatu ber izaten genittun auzokukin, bai. 'O... E... Nik ze esango zattut, ba! Batzuk ez zutelako, bestik momentu hartan bi ber zittutelako, hoi 're asko banatzen zen. Eta... Ba... Zea, e...
Familia haundiya giñan tokiyan euneroko lana jeneralin bakotxak beria izaten zen, hoi bai, biño geo lan golpia zenin, denak eta denan arte.
- Normalin nola banatzen zen? E... Haurrak lan batzuk...
- Bai. Ba... E... Gehiyenetan ama 'ro amona sukaldin. Harrek nahiko lana izaten zun, zertikan e... Jana, jana prestatzeko lembizi jan hura in ber zun prestatu, oillo bat prestatu nahi baldin bazun, oillu hura hill in ber zun, garbittu in ber zun, lumatu in ber zun, eta
gaiñeko gauzakin´e berdin. Taluk in ber baldin bazittun, iriñetik hasi ber zun. Ordun zen, jana jartzia 're oso lan luzia zen ordun, eta urik ez baldin bazen 'ta béak jon ber baldin bazun... Ez zattut ezer esaten!. Eta... Hori ama 'ro amona. Geo... Ba... E... senirik(takuk) Ba...
Batzuk arropa, bestik zalaikuk, bestik... E... Arropa kompaziyo batea, famili haundi haundiya baldin bazen batek arropakin nahiko lan izaten zun, eta bestik ingo zittun itxeko garbiketak 'o. Eta haurrak berriz gehiyenetan, gehiyenetan batetik bestea inkarguk itten ibiltzeko.
Lana 're bai, e! Lana 're... E... Suertia izaten genun gaiña... Inkarguk bakarrak in ber genittunin. Zertikan beti ez zen hola tokatzen, eta lana 're in ber izaten zen 'ta... Gaiña nik uste dut, bai, denantzako zen lana, 'ta asko zen, biñon... Nik uste dut, haurrari 're...
Gehixko iñazitzen ziyola. Nik ordun uste 'ut baietz. Nik ez dakit, akaso... Nere pentsamentua 'ro... Nik hola pentsatzen dut, biñon nik uste dut, askotan beák in zittekena, 'o beá jon zitteken lekura...
Bai, bai, bialtzen zigutela. Bai, nik uste dut baietz, nik uste dut baietz. Bai. Jakina, ordun ezetz ezin genun san! Pixka 't urrutiyo jon 'ta armoniyan aiko giñan ber bada, biñon, jon in ber! Jon in ber 'ta ahal zen hokina in ber!
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:31:30 - 0:35:25 (3' 55'')
Laburpena Lan handia izaten zen baserrian, baina familia handia zenean lanak banatu egiten ziren. Egunero egiten ziren lanak banatuak zeuden, eta urtean behineko lan handienak denen artean egiten ziren eta baita auzolanean ere: belarra, iratzea, egurra... Haurrek ere lan asko egiten zuten.

Transkribapena

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-021
Pasartea 0:44:30 - 0:48:43 (4' 13'')
Laburpena Emietara joateko zein baserritatik pasatzen zen. Hain ttikiak izanda ere zenbat ardura izaten zuten garai haietan. Lehen gauza gutxirekin ilusio gaitza izaten zuten.

Zaharren agintea

Transkribapena

- Inaxi, nola izaten da? Zu gizonan baserrira ezkontza za eta han oaindikan do hango itxeko andria? Eta zeiñek seitzen du itxeko andria izaten? Lenguk o' torri berriyak?
- Biyek. Zerbait faltatze 'enin alkarrei san 'ta, hantxe. Lenguak geneal, lengo zarrak. Mayoria lengo zarrak, aindu, 'ta holako tokitatik zerbaitt nik kartzen banun... harek ez zun zarra bastante 'ta joan 'ta ibiltzeko gogorik 'ta ni igual 'ta hola.
Bai, ni hara fan miño len berak harek itten zittun: Ollua asko zuten 'ta arrautzak 'eo saldu 'ta batakin bestia azukrik eta karri itxea... hola zen bizimodua.
- Eta geo Maldaburura ezkondu 'ta geo 're joten ziñan zuen baserrira?
- Bai, bai. Faten nitzen.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:35:10 - 0:36:10 (1' 00'')
Laburpena Senarraren baserrira ezkondu eta gero bi etxekoandreak nola moldatzen ziren: amaginarreba eta bera, alegia. Horrelakoetan, orokorrean, bi emakumeak izaten ziren etxekoandreak, baina agindu, zaharrek agintzen zuten.

Lanean

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:14:20 - 0:15:50 (1' 30'')
Laburpena

Non gehiago ibili zen lanean. Neskame ibiltzeaz gain, beti baserrian: ezkondu aurretik Urederren, eta, ezkondu ondoren, Maldaburun. Urederren hamar senide ziren, gainera.

Emakumeak baserrian

Transkribapena

- Gizasemik iual-iual lanin, ez?
- Iual-iual ez. Gui attak bi gauz galazitze zizkiun. Bi hiru. Azken aldea ez zon beste erremeiyoik. Behiyak jetxi 'ta azpiyak atera. Hoiy ez zigun attak gui behiñe uzten. Hoiy ez zela
emakumintzako itten zen lana. Eta geo, karo, gerra torri zen 'o, soldauxka 'ro komei 'ta Antonio bakarra zen itxian 'ta ordun bai, ordun.... Segan Luixa zen artista gue itxian. Harrek itten zun hokina! Nik punta sartzen niyon lurran hogeita hamar aldiz 'ta hala 're segi. Biño gaiñekun...
- (...) ber da, e?
- Gaiñekun baserriyan dena.
- Gu ezkondu giñanin, zue amak hala san zin nei: "behiyak jeixten ez ikasi behiñ 'e, e? Ez ikasi"
- Ez, ez
- Zue amak. "Bestela geo zeorreik iñ berko 'ttuzu 'ta!".
- Hara!
- Gue itxian, gue itxian emakumik ez genun behiñ 'e behiyik jeixten.
- Nik ikasi nun. Ikasi berra tokatu zenin gaiña! Ikasi in nitzan orduako, baiñon aber, azidentatuta 'ta nola eondu zen 'ta...
- Bai.
- Berra 're bazen!
- Berrak!
- Berra 're bazen, biño ikasiya nitzan ni ordoako.
- Gu ez. Guk Karmen 'ta biyek eun batin txokolatia in ber genula eta beno, behiya jetxi ber genula. Katillua hartu dugu sukaldin 'ta jon ga eira. 'Ta behi denak lo.
'Ta banan-banan altxatu 'ta guk jakin ez ba behiyak jeixten 'ta batek itoti bat 'ta bestik itoti bat eta "katillu honekin, honekin ze txokolte ingo ñeu ba?"
- 'Ta ez zuna igual izango zuten, antzu zona 're!
-'Ta geo (Gillairo), hoi hoik, bazenekite izena zeiñei jarriya dugun guk, gue neskak itten 'ttu par errak! Harena jon 'ta harek hizketan ez gaiñeko guziya bazekin behi zar harrek! 'Ta hura 're altxa zin ba! 'Ta "bañeu, bañeu Karmen, botze 'in titiya" 'ta halako batin da...! Ostikua!
- Ostiko' at!
- Horra gue katillua gorotz gaiñeiño! "Oaiñ ze in ber dugu? Ez gattun ba txokoltia hartu gabe geldittuko!" Urakin!
- Txokolatia.
- Txokoltia amai harrapatu geniyon sukaldin 'ta txokolatia in 'ta tolarin jan ogi pusketakin biyen arte 'ta. Karmenei san niyon lengun 'ta "aizu bai, akortzen naz ze in genun". Nei ez zin aztutzen.
- Oaiñ 'e izaten dia light eta hola!
- Bai, asko zin light!
- Harrek ez zun askoik gizenduko!
- Kontentu bestelakua harrapatu genunin armaiyun sobra 'ro... Iruittu ziguna! Oi, oi, oi, ze bizitza! Hoi aldaketa!
- Oso diferentia izandu dugu! Oso oso! Zuriya 'ta beltza bezela kambitu da hau dena!
- Beno, neska ordun...
- 'Ta guk asko ikusi dugu!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:55:25 - 0:58:00 (2' 35'')
Laburpena Emakumeek gizonek bezala egiten zuten lan. Baina baziren Garmendin emakumeei egiten uzten ez zizkieten lanak; behiak jaistea, esaterako. Gauzak asko aldatu direla diote.