Azken albisteak

Heldu da Txerri Eguna!

Aurten abenduaren 20an ospatuko dugu Txerri eguna, Madalensoron. Artisauen postuak, eragileen materiala, janari eta edari postuak, bi saski ederren zozketa... Aurtengoan ere giro paregabea izango dugu! Gainera, lehendabiziko aldiz Ganadu Feria izango dugu!!!

Animatu eta etorri baserritar erropekin jantzita!

'Euskara Elkartera' konpromisoen zikloa ixten

Badira urte batzuk 'Euskara Elkartera' egitasmoa martxan jarri zela. Hasieran konpromiso "orokorrak" hartu zituzten elkarteek eta gero konpromiso zehatzak hartzera pasa ziren. Orain hartutako konpromisoek eta egindako lanketak eman dituzten fruituak baloratzeko garaia da. Horretarako, 'Oiartzunen euskararen erabilera areagotzeko egitasmo'ko arduraduna elkarte guztiekin biltzen ari da, banan bana.

Noraino ailegatu gara? Ze aurrerapauso egin ditugu? Zer dugu oraindik egiteko? ... Aurki izango duzue balorazioen berri!

Merkataritzako gremio berria

'Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak' urtero gremio batekin eginten du lanketa berezitua. Aurreko urteetan arrandegietan, harategietan, okindegietan... egin da lanketa. 2014ko gremioa hautatu dute dagoeneko: barazki eta fruta dendak.

Aurki hasiko da lanketa. Paisaia linguistikoa euskaduntzeaz gain, beste hainbat ekintza ere egingo ditugu. Ireki begiak eta hadi egon!!!

 

'oiartzuarrak.org' herri ataria

Gaur bertan aurkeztu da Oiartzungo interneteko atari berria: oiartzuarrak.org

Oiartzungo Udalak sortu du atari hau, herriko hainbat talderekin elkarlanean. Helburua herritarrek herrian antolatzen denaren berri edukitzea da eta herriko taldeen eta eragileen berri edukitzea. Horratarako, herriko hainbat eragile hasiak dira ataria erabiltzen. Web orrian sartu eta hainbat talderen atariak bisitatu ditzakegu: haien taldeetako azken berriak, euren programazioa, erronkak...